Arkitektura osasuntsu eta harmoniatsua sortzen dugu

Geometria sakratua arkitektura eta lorategigintzako proiektuetan erabiltzen dugu, espazio osasuntsu eta harmoniatsuak sortzeko.
Lehendik dauden espazioak ere harmonizatzen ditugu
Espazioak harmonizatzen ditugu, gaixotasun larrien kausa diren eremu elektromagnetikoen eragina ( lurpeko uren, failen eta abarren eraginez sortutakoak) deuseztatuz.

Geometría sagrada 1

GEOMETRIA SAKRATUA

Geometria Sakratuak geometria eta horrek gizakiaren eboluzioarekin duen erlazio metaforikoa aztertzen ditu eta baita kontzientzia egoera batetik besterako trantsizioa, hau da, bihotza zabaldu eta kontzientzia modelo geometrikoen bidezko eboluzioa.

Unibertsoa proportzio, patroi sistema, kodigo eta sinbolo jakin batzuen bidez ordenatzen da, bizitza materia, energia eta arima formarekin sortzen delarik.

Geometria sakratua soma dezakegun naturako sorkuntza guztian egoteaz gain (hirukiak, zirkuluak, hexagonoak, elipseak eta espiralak mineral, landare eta animalia askotan ageri dira), zibilizazio askoren sorkuntzan ere aurki dezakegu, artea, arkitektura, hizkuntza, zientzia eta musikaren bidez.

Geometria sakratua da kultura ezberdinek beren manifestazio artistiko eta jakituriazkoak sortzeko imitatu eta bere egin duten bizitzako hizkuntza. Besteak beste egiptiarrek, grekoek, berpizkundekoek, maiek, teotihuacandarrek, hinduek, txinatarrek, persek eta gaur egun komunitate zientifikoek. Ez zuen komunitate jakin batek sortu, baizik eta garai ezberdinetan bizitzako matematika behatu eta erreproduzitu duten gizarte ezberdinek.

Pitagoras, Sokrates eta Platon greko ezagunak hizkuntza honen adierazle perfektuak izan ziren. Hortik dator “Figura edo solido platoniko” izena, nahiz eta milaka urte lehenago egiptiarrek erakutsi izan eta grekoen jatorri ere izan.

Leonardo Da Vinci bezalako arte eta zientzia jakintsuek erabili zuten. Horren adierazlea Mona Lisa lana dugu. Bertan, hizkuntza alegoriko eta sinbolikoa erabili zituen, zabalik soilik garatutako begi eta bihotzari.

Geometria Sakratua somatu eta susmatu egin daiteke. kolore, forma eta soinuen dinamismoan dago. Esperientziaren ondorioz lortutako garapen espiritualari esker hizkuntza hau jakitera heltzean lortzen da jakituria.